[ihc-hide-content ihc_mb_type=»show» ihc_mb_who=»4,5,6,7,8,9″ ihc_mb_template=»2″ ]
Joan den maiatzaren 6an, Ribaforadako bizilagun bat, Modou Khadim Sow, bere herriko udaletxera deitu zuten, erroldatzearekin lotutako izapide bat egiteko. Baina hitzordu tranpa bat zen; izan ere, hitzordura joan zenean, Polizia Nazionaleko agenteek atxilotu eta polizi bulegotara eraman zuten, eta, ondoren, 48 ordu baino gutxiagoan, Senegalera kanporatu zuten, laguntza juridikorik gabe. Bere garaian egindako salaketan aipatu genuen bezala, kasu hori bereziki larria zen, administrazio publiko baten adostasunarekin gauzatzen baitzen. Gogoratu behar da Udala bera eta orduan arduradun nagusia zena, orain Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari nagusia dena, izan zela engainu horretan parte hartu zuena, zitazio moduko administrazio-egintza bat erabiliz, jakinda ez zuela aipatutako helburua beteko, eta horrek bere funtzio eta eskumenetan gehiegikeria bat zekarrela, eta Arrazakeria Instituzionaleko mekanismo izugarrienetako baten konplize zuzena bihurtzen zuela, kanporaketa expresak hain zuzen ere.
Publikoki salatzeaz gain, herriko kaleak zeharkatu genituen kanporatze honen eta guztien aurka agertuz, eta, horrez gain, Estatuko Arartekoainformtu genuen. Izan ere, urriaren amaieran ebazpen bat eman zuen, eta ebazpen horretan adierazi zuen ez zegoela ados Tuterako Atzerritarren eta Mugen Tokiko Brigadak eta Udalak berak hartutako jarduerekin, eta honako hau adierazi zuen:
«Ribaforadako Udalari jakinarazi zaio fikziozko aitzaki batekin egindako zitazioa, interesduna atxilotzea eta kanporatzea helburu duena, ez datorrela bat administrazio-jarduna arautzen duten printzipioekin, eta ez dituela errespetatzen interesdunek inplikatuta dauden administrazio-prozeduretako edozeinetan dituzten eskubideak», eta ondorio hau atera du: «Erroldako datuak poliziari lagatzean irregulartasunak egon daitezkeenez, honen berri eman zaio Espainiako Babes Agentziari.”
Horregatik guztiagatik, behean sinatzen dugun kolektibook erantzukizunak eskatzen jarraituko dugu, ahal diren bide guztiak erabiliz, bai eta gertatutakoa erreparatzea ere. Gure ustez, Modou Khadim modu irregularrean eta engainu bidez kanporatu zuten, eta, beraz, erreparazio bakarra kanporatzea ezeztatzea eta hura itzultzea eskatzea da. Horrelako gertaerak ezin dira berriro gertatu.
Bestalde, alkate hori Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari nagusi izendatu ondoren adierazi genuen bezala, haserre eta kezkaz galdetzen dugu: zein berdintasun eta integrazio eta herritarren aitortza printzipio zuzentzen zuten garai hartan Ribaforadako alkatearen udal-jarduera, eta printzipio horietatik zeintzuk helarazi dituen zuzendari nagusi gisa gaur egun duen eginkizuna betetzeko.
Gure aldetik, eskubideen berdintasuna defendatzen jarritzeko eta Arrazakeria Instituzionala bere forma guztietan ikusarazten eta salatzen jarraitzeko gure konpromisoa adierazi nahi dugu. Arrazakeri institucional horren eredu: Identifikazio arrazistak eta iruzur hitzorduak, askotan barneratze-zentroetan eta kanporatzeetan askatasun-gabetzearen aurrekari bihurtzen direnak, edo Atzerritartasun Legeak sortutako labirinto juridiko eta soziala, pertsonen bizitza baldintzatzen duenak. Bukatzeko kanporatze hau eta beste guztiak indarkeria-mekanismo instituzional gisa ulertzen ditugula esan nahi dugu, bizitza-proiektuak hausten dituena, eta honen guztiaren aurrean, erresistentzia, elkartasun eta elkarri laguntzeko sareak eraikitzen jarraituko dugula.
2019ko azaroaren 21a
Colectivo de Senegaleses de la Ribera
Munduko Medikuak Nafarroa
Papeles y Derechos Denontzat
Nafarroako SOS Arrazakeria
[/ihc-hide-content]