Inicio Tudela Lagun bikainak

Lagun bikainak

Cuento de Navidad de Argia Ikastola

-- Publicidad --

Bazen behin mendi txiki batean bizi zen lagun koadrila bat.
Gabonak ziren eta hotz handia egiten zuen. Aurreko egunetan elurra mara-mara egin zuen eta dena zuri-zuria zegoen; gailurrak, zelaiak, etxeko teilatuak, zuhaitzak…
Haurrak oso pozik eta urdurik zeuden urteko lehenengo elurtea izan zelako.
Egun horretan, trineoak hartu eta herri ondoko aldapa batera joan ziren. Irristaketan luze ibili ziren.

Baina, bat-batean lagun taldeko Maialen izeneko neska bat hankaz gora erori zen eta min handia hartu zuen hanka batean.

Batzuk bere amaren bila joan ziren korrika gertatutakoa esateko eta bere laguntza behar zutelako.

Amak medikuarengana eraman zuen.

Hurrengo egunean, Olentzero eguna ospatzen zen eta koadrila guztia herriko plazara joan zen eta han zeudela, Maialen gurpildun aulkitxo batean agertu zen. Oso triste zegoen gabonetako oporrak izorratu zitzaizkiola uste zuelako.

Koadrilako guztiak Maialeni nola lagundu pentsatzen hasi ziren. Leku guztietara txandaka eramango zutela erabaki zuten.

Maialeni ideai izugarri gustatu zitzaion. Orain lagun guztiak leku batetik bestera elkarrekin joaten dira.

Olentzeroa etorri zenean eta haur guztiak agurtu ondoren, esan zuen:
Oso pozik nago aurten, haur hauek laguntza behar zuen lagun bati laguntza eman diotelako eta gabonak hori dira besteei laguntzea eta denak gustura egotea. Zorionak neska-mutilak!!- esan zuen Olentzeroak aho gozoz.

Gabonak bukatu ziren eta koadrilako guztiak oso pozik sentitzen ziren egindakoarekin. Konturatu ziren hori izan zela Maialenentzat oparirik hoberena.

LH2, UNTXIAK